GRAND SLAM-EKO MAISUEN VI. FINALA.
(2013ko urriaren 7tik 12ra, Bilbon).

 

 

 

2013-10-11: BOSGARREN TXANDA.

 

            Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) (3) – Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) (4): 0’5-0’5.

Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) (6) – Levon Aronian (Armenia) (2.795) (6): 0-3.

 

SAILKAPENA.

 

1)    Levon Aronian (Armenia) (2.795) – 9 puntu.

2)    Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) – 6 puntu.

3)    Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) – 5 puntu.

4)    Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) – 4 puntu.

 

2013-10-12: SEIGARREN TXANDA.

 

            Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) (5) – Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) (6).

Levon Aronian (Armenia) (2.795) (9) – Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) (4).

 

LEVON ARONIANEK PARTIDA ERABAKIGARRIA IRABAZI DU.

 

            Levon Aronianek Finala hasi aurretik zuen faborito papera berretsi du 5. txandan, partida erabakigarrian. Beltzekin Michael Adams gainditu du eta 3 puntuko aldea ezarri bien artean.

 

            Beste partidan Mamedyarovek eta Vachier-Lagravek berdinketa egin dute eta inolako aukerarik gabe geratu dira torneoa irabazteko.

 

            Levon Aronianek zuriekin du azkeneko partida Shakhriyar Mamedyaroven aurka. Nahikoa du berdinketa torneoko garaile izateko.

 

            Michael Adamsek beltzekin aure egin beharko dio Michael Vachier-Lagraveri. Garaipena behar du eta, gainera, Aronianek galtzea ere. Hori gertatuta ere, tximista xakeko partidak jokatu beharko lituzkete haien artean, txapelduna erabakitzeko.

 

            Beraz, dena ez badago erabakita ere, Levon Aronianek askoz errazago du.

 

2013-10-11.

 

Iturria: “http://www.bilbaomastersfinal.com” webgunea.